Aranzadi zientzia elkarteko arkeologoak zundaketak egiten ari dira, joan zen asteaz geroztik, Zaldibiako Saturdiko elizaren inguruan. Zaldibiarentzat «garrantzitsuak izan daitezkeen aztarnak» aurkitzeko aurreikuspena dute. Indusketa plan zabalagoaren barruan jardungo da Aranzadi Saturdin. Ataungo koba batzuetan ere azterketa arkeologikoak egingo dituzte.

Saturdiko eliza alboan, zundaketak hasi aurretik azalpenak, duela egun batzuk./Hitza