Atez ateko ereduaren bilerak azken txanpan dira Lazkaon
Lazkaoko Udalak eta Sasieta Mankomunitateak aste honetan bukatuko dute herritarrekin bilera sorta, atez ateko hondakin bileta sistema zehazteko. Gaur eta bihar plaza-Hirigoien ardatzetik eskuin alderako kaleetako bizilagunekin izango dira bilerak, 18:30ean Areria antzokian. Gaurkoa euskaraz da, biharkoa gaztelaniaz. Bihar goizeko bilera ere egingo dute, beste batzarretara joaterik izan ez dutenekin; 10:30ean da, Arerian. Ondorioak uztailaren 10ean aurkeztuko dituzte.