Brasilgo gobernuko ordezkariak iaz CAFen Beasaingo lantegian
CAF enpresak arratsaldean jakinarazi duenez, 8na kotxeko 35 tren egingo ditu Brasilgo Sao Paublo hirirako. Hala, enpresa beasaindarrak lortu duena 380 milioi euroko kontratua da, eta lan honekin Brasilgo tren fabrikarik indartsuena izatea lortu du, tren ekoizle fabrikatik zehaztu dutenez.
2015.urte hasieran hasi beharko da CAF trenak entregatzen. Hasiera batean, 8na kotxeko 8 tren eman beharko dizkio CPTM Compañía Paulista de Trenes Metropolitanosi, guztira 280 kotxe.