Eskola-umeen pilota lehiaketako finalak Lazkaon jokatuko dituzte, ostiralean
Goierri beheko hamar herritan jokatu den VII. Eskola-umeen pilota txapelketa etzi bukatuko da. Lazkaon jokatuko dira finalak, ostiralean 17:30ean hasita, plazako pilotalekuan.
Hiru neurketa jokatuko dituzte, adinka. 2004an jaiotaekon artean, Zaldibia-1 (Etxeberria-Morales) eta Zegama-1 (Barandiaran-Telleria) izango dira aurrez aurre. 2003koetan Idiazabal-3 (Agirre-Mintegi-Urrestarazu) eta Idiazabal-1 (Arribas-Garmendia-Gelbentzu); eta 2002koen finalean Lazkao-2 (Arnaz-Garmendia-Larrañaga) eta Ordizia-1 (Azkarate-Etxeberria-Sanchez).
Urterik urte gora egin du lehiaketan herri partaideen kopurua; aurten hamar herritako 101 neska-mutiko aritu dira.