Gaintzan uraren zerga hilaren 14rako ordaindu behar da
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak uztailaren 14ra bitarte kobratuko die Gaintzako zergadunei uraren, arazketaren eta saneamendu planaren urte bigarren kopurua. Apiriletik ekainera arteko epeari dagokiona da. Borondatezko ordainketa-epe horretan aurrezki kutxen bidez sartu behar dute dirua, helbideratuta ez dutenek.