Apain tabernak irabazi du Geltokietako jaietako Pintxo Tourra
Geltokietako jaietako berritasunik handiena gaur eguerdian egin duten Pintxo Tourra izan da. Zortzi tabernek parte hartu dute, eta pintxoak dastatu dituztenek emandako bozak zenbatu eta gero, Apain tabernak eraman du saria. Txiribiri taila elkarteak emandako kutxa jaso du Apaineko nagusiak sari gisa. Apainen bakailao pintxoa egin dute, eta pintxo horrek izan du arrakastarik handiena boto emaileen artean.