Ehunka lagun atera dira kalera Ordizian, atez atekoaren kontra
Atez ateko hondakinen bilketari ezetz esan diote ehunka herritarrek, Ordiziako kaleetan barrena egindako manifestazioan. Atzo iluntzerako egina zuten deialdia EAJ eta PSE-EE alderdiek, eta erantzun zabala izan zuen deiak. Bi alderdi horietako ordezkariek zeraman pankartak, "Atez ate ez" lema zeraman; bigarren pankarta batek, atzerago, "5. edukiontziari bai" zioen, atez atekoaren kontra 2.691 sinadura jaso zituztela gogoraraziz. Manifestazioan zehar, atez atekoaren eta alkatearen kontrako oihuak entzun ziren.