Helmugara bidean dira jada Ehunmiliakeko lehen korrikalariak
Zerain igarota Beasainera bidean daude Ehunmiliak lasterketako korrikalariak. Imanol Aleson eta Javi Domingez datoz lehenengo bi postuetan, eta hirugarren Joxelu Albizuri. Antolatzaileen kalkuluen arabera 17:00ak inguruan izango dira Beasaingo Loinazko San Martin plazako helmugan. Bero handia egiten du, eta Aizkorri inguruan hodeiak pilatzen hasi dira. Goierriko Bi Handiak probako korrikalariak ere ari dira proba bukatzen. Asko iritsi dira helmugara, eta gainontzekoak ere iristear egongo dira. Ikusi orain arte bi probek utzi dituzten hainbat irudi: Zaldibia, Larraitz, Lizarrausti, Etxegarate eta Mutiloakoak.