Iñaki Catalan eta Silvia Trigueros izan dira azkarrenak G2H mendi lasterketan
Iritsi dira G2H mendi lasterketako aurreneko korrikalariak, eta Iñaki Catalan irundarra izan da denetan azkarrena, 11:05:07ko denbora eginda. Bigarren iritsi da Juan Romano bermeotarra, hiru minutu eta erdira (11:08:48); gizonezkoen podiuma Gaizka Barañano amurrioarrak osatuko du; irabazlearengandik 9 minutura sartu da helmugan (11:14:17).

Lehen goierritarra Xabier Mendizabal altzagarra izan da (12:34:29), eta bigarrena, Mikel Mendizabal idiazabaldarra (12:54:33). -Iker Zurutuza erretiratu egin da-.
Emakumezkoetan, Trigueros
Silvia Trigueros izan da Goierriko Bi Handiak proban helmugara iritsi den lehen emakuema. 13 ordu eta 15 minutu behar izan ditu proba amaitzeko, eta gustura dagoela adierazi behin helmugako zinta igarota. Iazko denbora hobetzea zen bere helburua, eta baita lortu ere, 35 minutu gutxiago behar izan baitu aurten.
Triguerosekin batera iritsi da helmugara David Cid lazkaotarra ere. Nekatuta iritsi da, eta helmuga zeharkatu eta eseri egin da itzalean. Bero “ikaragarria” pasa duela esan du, baina bukatu duela eta gustura zegoen.
Emakumezkoetan bigarrena Leongo Mar ferreras izan da, eta hau ere leher eginda iritsi da. Txipa azken aldiz irakurgailutik pasa eta itzalera sartu da bera ere, Beasaingo udaletxeko arkupeetara.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.