Zaldibiako I. Triatloi txapelketan 30 lagunek parte hartu dute
Ikuskizun bikaina eta kirol proba erakargarria antolatu dute aurten Zaldibiako XVI. Gazte Festen egitarauan. Ostegunean Zaldibiako I. Triatloia jokatu zen, herritarren arteko proba. Igeriketa, txirrindularitza eta korrika uztartu zituzten saio bakarrean, denak herrigunean. Hiruna laguneko taldeetan lehiatu zuten. Denera hamar talde aritu ziren, 30 lagun.
Ikuskizun bikaina eta kirol proba erakargarria antolatu dute aurten Zaldibiako XVI. Gazte Festen egitarauan. Ostegunean Zaldibiako I. Triatloia jokatu zen, herritarren arteko proba. Igeriketa, txirrindularitza eta korrika uztartu zituzten saio bakarrean, denak herrigunean. Hiruna laguneko taldeetan lehiatu zuten. Denera hamar talde aritu ziren, 30 lagun.
Igeriketa arloarekin hasi zen triatloia. Amundarain errekako baltsan jarri zuten igeri lekua. Aztiriaga auzuneko zubitik eskola pareko zubiraino izan zen igeriketa, ur hotzetan. Ondoren, bizikleta hartuta, eskolatik Kanpainera bi joan-etorri osatu behar izan zituzten, eta bukatzeko Parke Botanikoari bi itzuli egin zizkioten, korrika.
Igeriketa proba/ zaldibia.org
Taldekide guztien denbora batuta, honelaxe geratu zen sailkapena:
Aratz Etxeberria, Eneko Aristi eta Unai Matxain.
Omar Armendariz, Peru Elosegi eta Lide Sukia.
Josu Ugartemendia, Amaia Etxabe eta Akaitz Jauregi.
Gazte Festetan beste kirol lehiaketa arrakastatsu bat ere jokatu dute, Sasipilotariena. Ostiral iluntzean, lehendabizi nesken finala (esku huska, bikotea) eta ondoren gizonezkoen finala (esku huska, buruz buru) izan ziren, plazako pilotalekuan. Nesken atalean, Maddi Mendizabal-Libe Sukia bikoteak 22 eta 18 irabazi zien Eztitxu Mujikari eta Laida Elizegiri. Mutiletan, Mikel Gantzarainek 22 eta 11 menderatu zuen Ibai Azurmendi.
Gazte Festetako argazki bildumak zaldibia.org webgunean jarri dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.