
Mugitu!-k AHTren aurkako bizikleta martxa antolatu du, Altsasutik Donostiara. Hilaren 27an eta 28an Goierri zeharkatuko dute. 27an, 12:00etan, Urretxuko gaztetxean ongi etorria egingo diete. 13:00etan elkarretaratzea egingo dute Zumarragako Eitza auzoan, 13:45ean Ezkio-Itsasoko lanak ikusiko dituzte, 14:30ean Arriaranen bazkalduko dute, 18:30ean Ordiziako txosnetan ongi etorria egingo diete eta ondoren Zerainera joango dira. Biharamunean, goi tentsioko linearen aurkako plataformakoekin elkartuko dira eta Andoainera joango dira.