Aurtengo seihilekoan delituek behera egin dute Goierri garaian, Mikel Uria Zumarragako Ertzain-etxeko nagusiaren arabera, «azken sei hilabeteak oso lasaiak izaten ari dira». Horren isla da Uriak emandako datua, 2013 hasi zenetik iaz baino %33 delitu gutxiago izan baita.
Urretxun eta Zumarragan indar handia hartu dute gizon probek azken urteetan; emakumezkoen talde bat ere sortu da. 2007an, bi kuadrillek bi herrien arteko desafioa antolatu zuten, eta geroztik etengabea izan da herri kirol honen gorakada. Abuztuaren 4an, Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko du Urretxuko taldeak, Aian. Finalaren aitzakian, Urretxuko taldeko kideekin izan da GoiBerri aldizkaria, eta ostiraletik aurrera irakurri ahal izango da erreportajea. Bitartean, aurrerapen moduan, Gotzon Aranburuk egindako bideoa ikus daiteke.