Ate joka dira Ordiziako jaiak
Asteburu honetan emango diete hasiera Ordizian Santa Ana jaiei. Giroa berotzen hasteko, gaztetxoenei zuzendutako ekitaldiz betetako egitaraua izango dute. Larunbat eguerdian, Igor Eguren alkatearen eskutik agintea bereganatuko dute Lide Iraola eta Ander Nazabal gaztetxoek. Jarraian egun osoko festa egitaraua izango dute abere joko, kalejira, mozorro eta dantzaldi artean. Igandean, berriz, ohiko aurreskua egingo dute eguerdian eta danborrada iluntzean.
Udaletik jakinarazi dutenez, aurtengoan 92.000 euroko aurrekontua bideratu dute jaietara. Herriko elkarteekin elkarlanean osatu duten egitarauean era guztietako ekitaldi eta ikuskizunak jaso dituzte. Datorren asteburuan, hilaren 24ko txupinazioarekin hasi eta igandera arte luzatuko dira jaiak.
Txosna guneak eta gaztetxeak erebere egitarau propioa izango dute; ez da ikuskizun, ekintza eta kontzerturik faltako. Poteo girotuak, kontzertuak, bazkari eta jolasak egingo dituzte. Haurnarketarako tartea ere hartuko dute, hala ere. Edonola ere, egun nagusienetako bat X. Gazte Eguna izango da. Datorren asteazkenean, bestalde, Herrira Eguna egingo dute. Bertso bazkaria izango da Aitor Sarriegi eta Iker Zubeldiarekin. Iluntzean berriz manifestazioa ‘Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal preso eta iheslariak etxera’ lelopean.
Santa Ana Jaiak 2013