‘Birziklatzea erraza da’ kanpaina Lazkaora iritsi da
Hondakinak birziklatzeko garrantziaz herritarrak kontzientziatzeko, Sasieta Mankomunitateak Birziklatzea erraza da kanpaina garatuko du Lazkaon, ostiraletik aurrera. Hondakinak ondo bereizteko gida etxeetara bidaliko du. Bestetik, Patxin eta Potxin pailazoen kale-antzerkia izango da, etzi, 19:30ean, plazan. Aurrerago, atez atekorako beharrezko materialarekin batera, erabilera-gida bat banatuko dute. Kanpaina maiatzaren 29an hasi zen, Mutiloan, eta sei herritan izan da.