Elkarteari eta kanpainari buruzko informazioa ematen.
Busti zaitez! kanpainaren baitan, Ordiziako Majori igerilekuan esklerosi anizkoitza gaitz neurologikoa dutenei laguntzeko ekimena egin zuten. Gizartea sentsibilizatzeko eta dirua lortzeko kanpaina hau Gipuzkoako beste 14 herrietan ere egin zuten. Jende ugari inguratu zen Majorira igerilekuan bustu eta igeri egitera horretarako mugatu zuten eremuan. Gaur goizean ere, postua jarri dute Ordiziako azokan laguntza eman nahi dutenentzat.
Busti zaitez! gaitz hau dutenei laguntzeko kanpainarik garrantzitsuena da. Urtero milaka lagunek hartzen du parte. Iaz 40.000 pertsonek hartu zuten parte Euskal Herrian eta aurten gainditu egin dute kopurua.