
Gorka Izagirre txirrindulari ormaiztegiarrak Frantziako Tourra utzi du, eztarriko infekzioak eragindako sukarrak jota. Izagirrek egun batzuk zeramatzan sufritzen eta, hobera egiten ez zuela eta bihartik aurrera etapa oso gogorrak dituztela ikusirik, etxera itzultzea erabaki du. Oraindik ez dago jakiterik hilaren 25eko Ordiziako klasikoan parte hartzerik izango duen. Iaz berak irabazi zuen lasterketa hau.