Reala-Toulouse partida larunbatean Beasainen, KMK13ren alde
Realaren eta Touluseren arteko partida ikusteko aukera izango da larunbat honetan Beasaingo Loinatz futbol zelaian. Lehen mailako bi talde hauen arteko partida arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta sarrerekin bildutako dirua aurten Tolosan egingo den Kilometroak festarako izango da. Partida hau hasiera batean Tolosako futbol zelaian egitekoak baziren ere, Tolosako zelaiak prebentziozko arrisku irteerarik ez duenez, ezingo da bertan egin eta Tolosatik gertuen gelditzen zitzaien zelaia zelako eskatu zioten Beasaingo taldeari, uzteko aukerarik izango zen. Beasaingo taldekoek taberna bat jarriko dute diru pixka bat ateratzeko partidaren egunean, jende dezente etortzea espero baitute
Sarrerak dagoeneko salgai daude Tolosako Ahora dendan eta 66 eta Ikatza tabernetan eta Beasainen ere bai, Tti-tta tabernan. Egunean bertan Loinatz futbol zelaian ere egongo dira salgai 15 eurotan tribuna, 10 eurotan orokorra eta 5 eurotan zortzi urtez azpiko haurrentzat.