Bilduk eragin omen duen "haustura soziala"ren aurrean, EAJk bizikidetasunerako dei egin du danborrada aitzaki hartuta
Ordiziako danborradak 100 urte betetzen dituela eta, ekitaldiaren historia jasotzen duen argitalpena banatuko du EAJk etxe guztietan. Daborradak oraingo eta etorkizuneko belaunaldien “ondare” direla diote eta jasotakoa “zaindu eta bere etorkizunagatik lan” egin behar dela.
Bilduk atez ateko hondakin bilketa ezartzearekin “milaka herritarrei bizkarra eman” diela salatu zuten atzo arratsaldean egin zuten prentsaurrekoan eta ondorioz “haustura soziala eragin” duela. “EAJk bizikidetasunari dei egiten dio oinarri plurala duen danborrada erreferentzia bezala harturik. Pauso hau etorkizunera begira, adostasunera eta normalizaziora eramango gaituztenekin lotua dago”, esan zuten.