Erremedio bainuetxe zaharraren inguruak garbituko dituzte Ataunen, auzolanean
Ataunen herriko lantxoak eta garbiketak egiteko sortu den auzolanerako taldeak etzi, larunbata, izango du hurrengo saioa. Erremedioko bainuetxe izandakoaren inguruak garbituko dituzte. 08:00etan elkartuko dira, San Martingo plazan. Eguerdirako bukatuko dute, hasieran lanean egunpasa egiteko asmoan baldin baziren ere.