Gladioloak eta gibelurdinak dira nobedade
Udako oporrak gertu badira ere, Ordiziako feriak ez du jairik hartzen, eta aste honetan ere, izan dira zenbait nobedade. Gladiolo ederrez apainduta esnatu zen atzo uztaileko hirugarren azoka. Postu batean baino gehiagotan ikusi genituen; dozena erdiko sorta 5 euroren truke salgai.
Perretxikoen sailean aurkitu genuen atzoko beste nobedadea: bertako gibelurdinak, 10 kilo inguru. 28 eurotan eskaintzen zen kiloa. Bertako onddoa ere prezio berean eros zitekeen; 5 kilo jarri ziren salgai. Kanpokoei dagokienez, berriz, hauxe bildutakoa: 60 kilo onddo 14-22 eurotan, beste 60 kilo zizahori 20 eurotan eta 20 kilo gorringo 20 eta 30 artean.
Joan den asteko lehen aran gorrien ondoren, atzo horiak ikusi genituen plazan; 2,50ean eskaintzen dira lehenak, eta 3an bigarrenak. Udarea txikiak ere eskura ditugu dagoeneko, 2 eurotan kiloa. Gogora dezagun, bestalde, joan den asteaz geroztik San Juan sagarrak eta udareak eros ditzakegula azokan: 2-2,50 eurotan lehenak eta euro batean bigarrenak. India mahatsa ere plazara iritsi berria da, kiloko 10 eurotan, andere-mahatsak eta mugurdiak bezalaxe.Gereziak 2,50-3,50 eurotan eros ditzakegu, eta marrubiak, 3 eta 6 artean.
Etxeko pipermorroak 4 jarri dira salgai eta ozpinetarako piperrak 10 eta 12 euro artean daude. Berenjena berriak euro batean eskaintzen dira, aire libreko lekak ere azokan dira gaur zortziz geroztik 4-5 eurotan eta kalabazinari dagokionez, kiloa bi eurotan eskaintzen da eta banaka erosiz gero, 70 zentimo eta 1,50 euro artean ordaindu beharko dugu tamainaren arabera.
Ezohiko eskaintza, batera
Kanpoko produktuen eskaintzari dagokionez, moratini udarea estreinatu zen atzo, 2,95 eurotan kiloa, eta aurreratu digutenez, badirudi datorren asteazkenean claudia aranak ere bertan izan ditzakegula. Prezio aldaketei dagokienez, kalabazin kiloa euro erdi merkeago eskura liteke aste honetan, uraza ere zertxobait jaitsi da eta albertxikoak azken asteetan direla dirudi.
- Aste honetako prezioak