Zaldibian bost belaunaldiko sendia
Eneko mutikoaren jaiotzarekin, Zaldibiako Zubi-Ondo tabernako familia bost maila izatera igaro da. Joxepa Etxeberria herenamona, Maritxu Irastortza birramona, Koro Garmendia amona, Amaia Mendizabal ama eta Eneko Rodriguez haur jaio berria —uztailaren 10ean jaio zen— dira katea luze horretako senitartekoak. Joxepak ehun urte beteko ditu irailaren 10ean. Bihar, ostirala, Goierriko Hitza-ren papereko edizioan erreportaje zabala argitaratuko da.