Bi zebrabide egin ditu udalak Lazkaon
Lazkaon oinezkoentzat bi pasabide gehiago jarri ditu, udalak. Mikelar kalean jarri dute zebrabide bat, ikastolako pasabidetik zuzenean. Bestea, Santa Madalena auzoko biribilgunearen adar batean —argazkian—, jende askok zeharkatzen baitzuen toki horretatik lehen ere. Espaloiak beheratu dituzte zebrabideen muturretan.