«Naturak benetakoak izaten erakusten digu, eta benetakotasun hori gizartera eraman dezakegu», dio Andoni Salamero poeta zumarragarrak. Hori da, hain zuzen, Arantzazuko basoetan, zu zeu olerkari jardueran iradoki nahi dutena. larunbatean izango da, Aitzkorri-Aratz parketxearen barruan zein inguruko basoetan, Oñatin. Salamero ez da bakarrik egongo, Josu Maroto marrazkigile eta Jon Goenaga piano-jotzaile zumarragarrak izango ditu bidelagun.
Eguerdiko hamabietako kanpai soinuekin batera hasi dira Ordiziako Santa Ana jaiak. Gaurtik igandera bitarte festa giroa nabarmendu da herriko kaleetan. Hain zuzen ere, Bernardo Alberro soinu-jole eta konpositorea izan da udaletxeko balkoitik txupina botatzeaz arduratu dena. Urduri baina emozioz beterik agertu da Alberro balkoian. Prestatuta eraman duen bertsoa abestu ondoren eman dio su suziariari. Danbatekoarekin, Alberrok berak sortutako "Ordiziarrak Gera" abestia jotzen eman diote festei hasiera Burrunbazale Txarangakoek.
Oporrak iritsi dira, eta zer irakurri ez badakizu, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak euskal produktuen Gida jarri du zure esku, irakurgaiak...
Hogei bat etxek osatzen dute Aztiria auzoa. Gabiriako udal barrutian daude gehienak, Legazpikoan beste batzuk. Mutiloako muga ere bertan da, ur freskoa darion askaren ondoan. Hirutasun horretan kulunkatuta ospatu ohi dituzte aztiriarrek urteko festak, Santa Marina inguruan. Asteburuan ekitaldi ugari izan dira, Goierriko auzo garaienetakoan.