Landarbaso abesbatzak Ataunen abestuko du larunbatean
Errenteriako (Gipuzkoa) Landarbaso abesbatzak Ataungo San Martin elizan kantaldia egingo du, larunbatean 19:00etan. Organo Barrokoaren Nazioarteko VII. Jaialdian ariko dira, hirugarren saioan. Iñaki Tolaretxipik zuzenduko du korua, eta Gerardo Rifon organistaren laguntza izango dute kantariek. Zikloa abuztuaren 4an bukatuko da (Tourseko San Martin elizan, 18:30ean), Loreto Fernandez Imaz organo-jotzailearen emanaldiarekin.