Legorretan erantzun "oso ona izan du odol emateak
legorreta ›Aurreko asteartean Legorretan egin zen odol emate saiora 97 lagun joan ziren, eta herriko odol emaile elkarteak eskerrak iritsarazi nahi dizkie, «beti bezala erantzuna oso ona» izan delako. Horietatik 85ek eman ahal izan zuten odola. Zazpi pertsonak lehenengo aldiz eman zuten. Frontoian eman zituzten, ondoren, askariak, giro ederrarekin.