Ondarraldeko eta Barrenaldeko zegamarren afaria
Ondarralde eta Barrenaldeko auzokideak Zegamako Ostatuan elkartu ziren larunbatean afaria egiteko. Mentxu eta bere lankideek prestatutakoa jan ondoren, datorren urteko zita jarri zuten. Urteroko moduan, uztailean izango da: Santiago egunaren aurreko larunbatean. 1995an antolatu zuten lehenengoz afari hau eta, ordutik, urtero egin dute.