Uztailaren 27an 36ko gerrako fusilatuak gogoratuko dituzte Beasainen
1936ko uztailaren 27an 36 lagun fusilatu zituzten Beasainen eta 1942ra arte beste 17, era berean. Hori gogoratzeko, iaz bezala aurten ere ekitaldi bat egingo dute larunbat arratsaldeko 19:00etan Igartzatik gertu dagoen fusilatuen oroigarriaren ondoan. Bertan, dantzariek Agurra dantzatuko dute eta nahi duten guztiek loreak nahiz kandelak piztuta utzi ahal izango dituzte. Beasaingo fusilatuen aldeko herri ekimenak anolatu du omenaldi hau fusilatuak “duintasunez gogoratu” nahian.