Aurtzaka Dantza Taldean izen-emateko aukera ostegun honetan
Aurtzaka Dantza Taldean izen emateko aukera izango da ostegun honetan, dantza taldearen lokalean (Garmendia Otaola 7 behean). 2008an jaiotako haurrek arratsaldeko 16:30ean izango dute izen emateko aukera. Aurreko urteetatik Aurtzakan dabiltzanek, berriz, bilera egingo dute egun eta leku berean, 17:30ean.