Eguzkiak eta giro onak lagunduta egin da aurtengo Gipuzkoako Artzain Eguna Legazpin. Artzainen, legazpiarren eta bisitarien topagune bihurtu da beste behin ere Euskal Herria plaza, eta goiz osoan zehar izan zen atzo, zer dastatu eta zer gozatu Legazpin. 29 gazta aurkeztu ziren guztira Gipuzkoako Ardi Gaztaren 29. Lehiaketara, eta Mausitxa-ren (Elgoibar) gazta izan zen epaimahaiaren iritziz onena.
Aurreko ostiralean Antioko Interpretazio Zentroa ikusteko bisita antolatu zuen komunikabideetarako Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Jatetxeko nahiz tabernako langileak bertan zeuden lanean jada, izan ere etzi irekiko dituzte bi zerbitzuak. Serranok inaugurazio baino “irekiera” izango dela ñabartu zuen. Interpretazio Zentroa bere osotasunean “urtea amaitu baino lehen” inauguratuko dutela zehaztu zuen, “azaroan edo”.