Etzi irekiko dituzte Antioko taberna zein jatetxea
Aurreko ostiralean Antioko Interpretazio Zentroa ikusteko bisita antolatu zuen komunikabideetarako Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Jatetxeko nahiz tabernako langileak bertan zeuden lanean jada, izan ere etzi irekiko dituzte bi zerbitzuak. Serranok inaugurazio baino “irekiera” izango dela ñabartu zuen. Interpretazio Zentroa bere osotasunean “urtea amaitu baino lehen” inauguratuko dutela zehaztu zuen, “azaroan edo”.