Giro bikainean igaro dituzte Agortako jaiak
Asteburua festa giroa pasa dute Beasaingo Agortako bizilagunek. Larunbateko herri afariaren eta auzoko mus txapelketaren ostean, atzokoa izan zuten egun handia.
Meza, trikitilarti eta bertsolariak, herri kirolak, bazkari herrikoia, haur jolasak eta festa hau berezi egiten duten erromeria egin zituzten atzoko egunean zehar. Enkarni Arrietaren esanetan “erromerizale asko etorri zen atzo ere eta halako girorik ez dela inon egoten esan zuten”. Eguerdi partean, urtero bezela auzoko agure bat omendu zuten. Aurtengo omendua Martin Aranburu izan zen, urte askoan bazkariko parrilaz arduratu den gizona hain zuzen ere.
Goizeko 11:30ean hasi zen IX. Usurbe igoera kros herrikoian ere “inoiz baino jende gehiagok” parte hartu zuela azaldu du Esteban Aranburuk. 77 lagun atera ziren Artzaienea paretik eta guztiek lortu zuten helmugara iristea, 4, 7 kilometroko eta 446 metroko desnibela duen ibilbidea egin ostean. “Maila handia” eman zuten lasterkariek Aranbururen esanetan, baina, oraindik ere ez du inork lortu Juan Mari Garinen 21 minutu eta 24 segunduko errekorra hausterik, aurtengo lehen sailkatua 21 minutu eta 28 segundutara iritsi bazen ere.
Ikusi sailkapen osoa hemen.