Hamabost euskal segalarik parte hartuko dute Europako Sega Txapelketan
Euskal Herritik 15 segalarik osatutako taldea joango da Hego Tirolera irailaren 6tik 8ra bitartean, bertan jokatuko den Europako Sega Txapelketan parte hartzera. Almitza Sega Elkarteak gaur aurkeztu du Euskal Herriko taldea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egindako ekitaldian. Aldundiaren izenean, Asier Sarriegi kirol zuzendariak parte hartu du ekitaldian, eta euskal taldeak "sariak irabazteko aukerak" badituela azpimarratu du. Horrez gain, 2015eko Europako Sega Txapelketa Azpeitian jokatuko dela aurreratu du.
<embed src=”http://www.gipuzkoa.tv/flvplayer.swf” quality=”high” allowfullscreen=”true” width=”450″ height=”367″ name=”VideoPlayer” type=”application/x-shockwave-flash” pluginspage=”http://www.macromedia.com/go/getflashplayer” FlashVars=”file=http://www.gipuzkoa.tv/uploads/5taGaOzQbj1jgcGWAlMC.flv&width=450&height=367&displaywidth=450&displayheight=367&overstretch=false&autostart=true&showfsbutton=false&logo=http://www.gipuzkoa.tv/image_s/playerlogo.png&link=http://www.gipuzkoa.tv&linktarget=_blank&image=http://www.gipuzkoa.tv/uploads/thumbs/5taGaOzQbj1jgcGWAlMC.jpg&backcolor=0xFFFFFF” wmode=”transparent” border=”0″></embed>
Euskal Herritik 15 segalarik osatutako taldea joango da Hego Tirolera irailaren 6tik 8ra bitartean, bertan jokatuko den Europako Sega Txapelketan parte hartzera. Almitza Sega Elkarteak gaur aurkeztu du Euskal Herriko taldea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egindako ekitaldian. Aldundiaren izenean, Asier Sarriegi kirol zuzendariak parte hartu du ekitaldian, eta euskal taldeak “sariak irabazteko aukerak” badituela azpimarratu du. Horrez gain, 2015eko Europako Sega Txapelketa Azpeitian jokatuko dela aurreratu du.
Almitza elkarteko Garikoitz Llobregatek berriz, Hego Tirolera joango diren segalarien izenak jakinarazi ditu. Emakumezkoetan, lau izango dira euskal ordezkariak: Alazne Etxeburua, Alaitz Imaz, Irati Astondoa, Ainara Otamendi eta Garazi Ezeiza. Gizonezkoetan, berriz, bederatzi segalari joango dira: Igor Esnaola legorretarraz eta Aimar Garmendia zaldibiarraz gain, Jesusmari Goenaga, Bixente Mitxelena, Mikel Garaialde, Oier Urkola, Julen Gabirondo, Eneko Sein, Suharri Irazustabarrena eta Harkaitz Arteaga izango dira taldea osatuko dutenak.