Javier Soto margolari lazkaotarra saritu dute Errioxan
Lazkaon jaiotako Javier Soto margolariak Urrezko Mazakotea saria jaso zuen, larunbatean, Alberite herrian (Errioxa, Espainia). Hango udalak antolatutako margolaritza jardunaldien barruan, Sotoren “ibilbide distiratsua eta obraren kalitatea» goraipatu dituzte. Azken sei urteotan, paisaia margoak alboratu, eta surflarien eta bainularien tematika landu du margo-lanetan.