Ziklomotor eta motozikletetan kaskoa eta dokumentazioa erabiltzeko kanpaina Beasainen
Gaur hasi eta irailaren 6ra bitartean, 2013an antolatutako trafiko ekintzen barruan, ziklomotor eta motozikleten kasko eta dokumentazioari buruzko kanpaina egingo du Beasaingo Udalak. Udaltzaingoaren bitartez, Udalak aipatutako ibilgailuen gidari eta bidaiariei jakinarazi nahi die, herri barruan ere kaskoaren erabilera derrigorrezkoa dela eta dokumentazioa ere soinean eta indarrean eraman behar dela.