Ibilaldi ‘magikoa’ mitoen munduan murgilduko da Aralarren, igandean
Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak ibilaldi magikoa antolatu du, igande goizerako. Lizarrustitik 10:00etan abiatuta, Lareoko urtegiraino joan-etorria (6 km) egingo dute, hiru orduko txango gidatuan.
Aralarko istorio mitologikoak azaldu dituzte bidean, pertsonaiak eta parajeak ezagutzeko aukera aproposa eskainiz. Jentilbaratza kultur elkartea da ekimenean laguntzaile. «Bidean mundu magiko batean murgilduko da bisitaria, Aralarko jeinuak lagun dituela», aurreratu dute.
Familientzat ere ibilaldi egokia da. Lareora iritsitakoan hamaiketakoa egingo dute partaideek, norberak eramandakoa. Helduentzako prezioa 2,50 eurokoa da, eta bost urtetik hamabira bitarteko haurrena euro batekoa. Ume gazteagoek ez dute ordaindu beharrik.
Joan nahi dutenei aurrez izena emateko gomendatu die Parketxe Sareak. Telefonoz (943 18 03 55 edo 943 67 06 37) edo posta elektronikoa idatzita (barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net) apuntatu behar da.