
Idiazabalen garagardo asteburua da. Areto Furbol taldeak antolatuta, atzo, gaur eta bihar Garagardo Festa dago Igarondo pilotalekuan. Festaz gozatzeko ordutegia honakoa da: 18:00etan ireki dute gaur eta 04:00etan. Atzo jendez lepo egon zen frontoia eta inoiz baino jateko gehiago kontsumitu zutela esan dute antolatzaileek. Gaur ateak irekitzean prestaketa lanetan ari ziren, eta atzo bezala badoa, biharko zerbait geratuko ote zaien ez dakite.