Urteroko ohitura jarraituz, Beasaingo dantzariek Igartzako Dantzari Eguna ospatu dute, auzo horretako jaien barruan. Aurtengo gonbidatua Elgoibarko Errosarioko Amaren kofradia izan da. Atzeratuta iritsi dira dantzariak zein udal ordezkariak Igartzara. Aurten, Igartzako dantzariek ekarri duten berritasunik nabarmenena zaldikoa izan da.
Legazpiko 29 dendek beren produktuak Kale Nagusira eta Patrizio Etxeberria kalera atera dituzte Gabiltza artisau elkarteko kideekin batera. Urola Garaiko Merkataritza Dinamizaziorako bulegoak eta Legazpiko Udalak antolatutako ekintzak, Legazpin denetar...