
Legazpiko 29 dendek beren produktuak Kale Nagusira eta Patrizio Etxeberria kalera atera dituzte Gabiltza artisau elkarteko kideekin batera. Urola Garaiko Merkataritza Dinamizaziorako bulegoak eta Legazpiko Udalak antolatutako ekintzak, Legazpin denetarik erosi daitekeela erakustea du helburu; Ilinti elkartearen laguntza ere jaso dute.Gaur goizean poliki-poliki girotzen ari zen azoka, izan ere, merkatariek ez dute eguraldia bidelagun izan.
Arratsaldean ere han izango dira postuak 20:00ak arte. Haurrentzako eskulanak, kafe dastaketa, eskaintza bereziak, musika eta produktuen aurkezpenak ere izango dituzte.