Luis Mari Urizarrek irabazi du Igartza Mendi Duatloia
Gaur arratsaldean lehenengo Igartza Mendi Duatloia egin dute Igartzako jaien baitan. Ez da sorpresarik egon, eta Luis Mari Urizar biallabonarra eta Jon Erguin beasaindarra lehenak izan dira helmugan. Urizarrek minutu pare bateko aurrea hartu dio Erguini eta hura izan da lehenengoa. Hirugarrena alde gehiagorekin Unai Plaza baztandarra izan da. Proban parte hartu duen neska bakarra Maite Murgia lazkaotarra izan da, berarentzat izan da lehen postua. Antolatzaileek ibilbidea laburtu dute azken orduan, eta txirrinduan aurreikusita baino bira bat gutxiago egin dute duatloian parte hartu duten 47 kirolariek.