Plazan herri kirol lehian ari dira 18 kuadrilla
Emaneurre taldeak antolatuta III. Kuadrilla arteko Herri Kirol txapelketa ari dira ospatzen Ordiziako plazan. 18 kuadrillaren parte hartzearekin, guztira 130 lagun inguru ari dira kirola eta jaia batzen dituen txapelketan. Trontza, txingak, harri jasotzea, zakua eramatea, oskol biltzea, korrika eta aurten lehen aldiz asto lasterketan lehiatzen ari dira kuadrillak. Goizean ari ziren jada txerria burruntzian erretzen ari ziren plazan bertan, izan ere, probak iluntzera arte luzatuko dira eta amaitzean afaria izango da.