Segurako jubilatuen eguna hilaren 22an ospatuko dute
Egutegi arazoak tarteko, Segurako jubilatuen eguna hilaren 22an ospatuko dute. Meza egongo da eta, ondoren, trikitilarien, dantzarien eta abesbatzaren saioa plazan. Bazkaria Baratze pilotalekuan egingo dute eta elbarrituentzat egokitutako komun bat jarriko dute. Menua honakoa da: errusiar entsalada, zainzuriak, langostinoak, legatza saltsan, azpizuna, ijito besoa eta izozkia. Ura, ardoa, txanpaina, kafea eta kopa lagungarri. Menuak 10 euro balio du. Bazkarian parte hartu nahi dutenek Atseden elkarteak eman behar dute izena: ostegunean eta ostiralean 19:00etatik 21:00etara eta igandean 12:00etatik 13:30etara.