Bihartik igandera Agorreko Santikutz jaiak ospatuko dituzte Legazpin
![ardanbidetako_erromeria](http://goierri.hitza.eus/site/files/2013/09/ardanbidetako_erromeria.gif)
IRAILAK 13, OSTIRALA
- 17:00etan: HAURREN BIZIKLETA FESTA, Telleriareko Txirrindulari elkartearen eskutik.
- 18:30ean: ERRALDOI ETA BURUHANDI KONPARTSAREN KALEJIRA trikitilariekin.
- 20:00etan: BERTSO SAIOA: Agin Rezola eta Aitzol Barandiaran. Bertso Olariak Elkartearen eskutik Nafarroa kalean.
- 21:30ean: KANTU AFARIA: Doinua Musika Eskolaren eskutik, Gernika plazan. (Eguraldi txarra balitz Azokan). Bokadilloak eta ardoa egongo dira.
- 22:30ean: Gaueko Arimak Fest 13: Hilotz (Lasarte), Soldier (Oviedo), Ethos (Logroño) eta TAUPADA (Urretxu) Legazpiko Gaztetxean.
IRAILAK 14, LARUNBATA: AGORREKO SANTIKUTZ EGUNA
- 10:00etan: PROBINTZI MAILAKO BOLA TXAPELKETA Danantzako herri bolatokian. Izen ematea 10:00etatik 11:00etara.
- 10:30ean: III. DUATLOI TXIKIA Euskal Herria plazan.
- 10:30ean: MOTOR TXIKIEN ENTRENAMENDUA Haztegi ikastolako
- aurreko patioan.
- 11:00etan: XXXI. SUKALDARI LEHIAKETAREN hasiera Azokan.
- 11:30ean: ERRALDOI ALARDEAren hasiera Latxartegitik: Legazpi, Ordizi, Irura, Orkoien, San Jorge Iruña, Auritzberri, Añorga eta Bidasoa- Irungo konpartsak musikariz eta Korosti Dantza taldeak lagundurik.
- 13:00etan: MUSIKA EMANALDIA: Ordiziako Laguntasuna Errondaila erdiguneko kaleetan Euskal Herria plazan amaituz. Alaitasuna Errondailak sustaturik.
- 14:00etan: Sukaldari lehiaketako SARI BANAKETA Euskal Herria plazan.
- 14:30ean: ERRALDOI ALARDEan parte hartutako konpartsen BAZKARIA Euskal Herria plazan. Inork bertan bazkaldu nahi izanez gero, mahai eta aulkiak egongo dira, baina norberak eraman beharko du bazkaria. (Eguraldi txarra balitz Urbeltz Pilotalekuan).
- 16:00etan: MOTOR TXIKIEN ERAKUSTALDIA Haztegi Ikastolako aurreko patioan, Olari Moto-klubak sustaturik.
- 18:00etan: ERRALDOI ALARDEAren irteera Euskal Herria plazatik.
- 18:00etan: LAGUNTASUNA ERRONDAILAren emanaldia Gizarte Zentroan.
- 18:00etan: XIV ATLETISMOKO MILLA URBANOA Aizkorri kalean. Goierri Garaia Atletismo Taldeak sustaturik.
- 18:00etan: TELLERIARTEKO TALOGILEAK Euskal Herria plazan.
- 19:00etan: KOROSTI DANTZA TALDEAren emanaldia Euskal Herria plazan.
- 20:00etan: KALEJIRA: Legazpi Musika Banda.
- 23:30ean: KONTZERTUA: “D´Pintxos” eta “Itziarren Semeak” Euskal Herria plazan.
IRAILAK 15, IGANDEA: GOROSTIAGARA IGOERA ETA ERROMERI EGUNA
- 9:45ean: GURUTZERA IGOERA San Martin auzoko arkutik.
- 11:00etan: MEZA Gorostiaga mendian.
- 11:30ean: HAMAIKETAKOA eta ERROMERIA Goiz Deia Txistulari Taldearekin Gorostiaga mendian.
- 12:00etan: X. ARDANBIDETAKO ERROMERIA ren hasiera Txalapartari, bertsolari eta trikitilariekin, Zingi-Zango talderen eskutik.
- 13:00etan: HERRI KIROLAK.
- 14:30ean: HERRI BAZKARIA , Hare Haizea elkarteak prestaturik. (Oharra: Eguraldi txarra balitz bazkaria Azokan egingo da).
- 16:00etan: ERROMERIA Argilaurdenak taldearekin.
- 16:00etan: HERRI MAILAKO PLATER TIRAKETA Urtazar Tiro Zelaian. Antolatzailea: Tiro Olinpiko Elkartea.
- 17:30ean: ZINGI-ZANGO sariaren zozketa.
- 17:45ean: Herritarren arteko SOKA-TIRA.
- 18:30ean: ERROMERI AMAIERA, JAITSIERA Laubidera.
- 19:00etan: Laubidetik Plazara KALEJIRA erromerian parte hartutako guztiekin.
OHARRA: Larunbatean, Junetorri autobus zerbitzu berezia egongo da. Ohiko ibilbidea egingo du, 10:30etik 15:15era eta 17:00etatik 21:47ra.
ARDANBIDETAKO ERROMERIRAKO OHARRAK:
- Autobus zerbitzua egongo da goizeko 11:00etatik aurrera Laubideko Errotondatik abiatuta.
- Kotxe baimenduak eta antolakuntzakoak baino ezingo dute Tiro al plato eremutik gora igaro. Bidea erabat itxita egongo da egun guztian.
- Erabat debekatuta dago Ardanbidetan bertan kotxeak uztea.
- Eguraldi txarra balitz, goizeko ekitaldiak egingo dira Ardanbidetan eta bazkalondoko
- erromeria Azokan egingo da.