Euskadi Extrem proba jokatuko da Beasainen datorren astean
Irailaren 21 eta 22an Euskadi Extrem proba ikusteko aukera izango da Beasainen. Irailaren 21ean Gasteizen hasiko da lehen etapa eta partehartzaileek 101 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Beasaina iristeko. Tartean Aizkorriko mendizerra ere igaroko dute eta Beasaina, lehena 15:30 aldera iristea espero dute. Bigarren etapa Beasainen hasi eta Beasainen amaituko da igandean. 53 kilometroko ibilbidea egin beharko dute orduan, eta antzolatzaileen esanetan “lehen 25 kilometroak nahiko gogorrak” izango dira, baina, “bidean sekulako ikuspegiaz gozatzeko aukera izango dute”.
Probari lotuta, Igartzan azalpenak emango dizkiete partehartzaileei larunbatean, igandeko probaz , iluntzeko 20:00etan, meta udaletxepeko plazan egongo da eta Antzizar kiroldegian utziko dituzte bizikleta eta poltsak partehartzaileek.
BTT proba honen V. edizioa izango da aurtengoa eta 350 partehartzaile inguruk parte hartzeaz gain, 800 lagun inguru etorriko direla espero dute probaren antolatzaileek. Gaur goizean aurkeztu dute proba Beasaingo udaletxean Joxean Arenzana Euskadi Extremeko antolatzaileak, Koldo Agirre Beasaingo alkateak eta Goiturreko Niko Osinaldek, eta Osinalderen esanetan “turisten artean, fidelizatzen errazena” izan ohi da naturarekin lotutako turismoa egiten duen jendea eta, beraz, “oso onuragarria” izango da proba hau ere Beasainentzat eta Goierrirentzat.