Inoiz baino jende gehiagok hartu du parte ‘santanastasien’ antolaketan
Urretxuko Santa Anastasia jaien egitaraua aurkeztu berri du jai batzordeak. Aitor Otegi jaietako zinegotziak azaldu duenez, «egitarau zabala, oparoa eta anitza» izango da aurtengoa. Santa Anastasia jaien antolaketan «inoiz baino jende gehiagok» hartu du parte oraingoan. Uztailean zehar egin dituzten bileretan «50 bat pertsona» aritu dira lanean.