De la Piedad: «Fraide izatea ez da ogibide bat, ama edo aita izatea ofizio bat ez den bezala»
Jose Mari de la Piedad (Zumarraga, 1955) Jesusen Anaiak kongregazioaren buruetako bat da egun. Bruselan (Belgica) dago kongregazioaren egoitza, eta bera han bizi den arren, munduko hainbat tokitara joaten da kideei bisita egitera. Jesusen Anaiak lagunartearen berezitasuna da bizi diren komunitatearen biztanleen bizimodua bere egiten dutela. Ez dituzte parrokiarik, ez dituzte eskolarik, ez eta ospitalerik; pisu soiletan bizi dira gizartearen ertzeetan.