Atzo Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren 19. Azoka egin zuten Zerainen. Jende asko hurbildu zen elikagaiak erostera, erakusketak ikustera eta tailerretan parte hartzera. 27 postu jarri zituzten, guztira. Gainera, Donostia 2016eko arduradunek XVI. mendeko San Juan baleontziaren maketa eta 1563ko txalupa baten erreplika ekarri zituzten. Txalupak sekulako arrakasta eduki zuen haurren artean eta asko eta asko ontzira igo ziren jolastera.