Gutxigatik, baina galdu egin du Ampo Ordiziak El Salvadorren aurka
Puntu bakar bategatik galdu zuen Ampo Ordiziak igandean 2013-2014 denboraldiko lehen partida El Salvadorren aurka, 15-16. Altamiran jokatu zen norgehiagokan, hala ere, ordiziarrek gogor borrokatu zuten. Parean aritu ziren bi taldeak nor baino nor. Ortega epaile sevillarrak hasiera eman orduko Ampo Ordizia partidua irabaztera atera zen. Kanpotarrak euren zelaian mantentzen saiatu ziren, baina “fisikoan aldea zegoen” eta horretaz baliatu ziren Valladolidekoak. Pixkanaka, ordiziarren akatsez baliatuz, markagailuan gora egin zuten El Salvadorrekoek.