Lazkaon asteazkenean hasiko dira atez ateko ontziak banatzen
Gaikako hondakin bilketa berezitua jartzeko azken urratsa asteazkenean hasiko dute Lazkaoko Udalak eta Sasieta Mankomunitateak. Etxeetarako ontziak banatzen hasiko dira. Bi astean, lau tokitan jaso ahalko dituzte lazkaotarrek ontziak, bizi diren eremuaren arabera. Lau ontzi dira guztira: organikoaren marroi txikia, errefusaren gris txikia, ontzi arinentzat hori handia, eta paperarentzat urdin handia.
Banaketa egiteko —boluntarioak ariko dira ontziak ematen—, egutegia, ordutegia eta eremuak bereizi ditu udalak.
1. Multzoa (Gurutze, Hirigoien 14-87), Zubizkitza eta Zelatako bizilagunak): Hirigoiengo eskola txikian jaso behar dituzte ontziak, irailaren 18, 19 eta 20an, 16:00etatik 20:00etara.
2. Multzoa (San Jose, San Prudentzio, Santa Madalena, Mikelar eta Jose Lasa): Areria antzokiko sotoan, irailaren 23, 24 eta 25ean, 16:00etatik 20:00etara.
3. Multzoa (Areso, San Inazio, Antzalde, Lazkao Txiki Zelaia): Aresoko udal biltegian (margolaritza tailerra ematen den aretoan), irailaren 18, 19 eta 20an, 16:00etatik 20:00etara.
4. Multzoa: Hirigoien (1-12), Uhaitz, Euskadi enparantza, Elosegi, Iturgaitzaga, Hiribarren): udaletxean, irailaren 23, 24 eta 25ean, 16:00etatik 20:00etara.
Jarritako egun edo ordu horietan ezin dutenentzat, bi aste barru udaletxean jarriko dute hartzeko aukera, goiz eta arratsalde. Larunbat batean ere zabalduko dute udaletxea, irailaren 28an. Ontziekin batera, Birziklatzea erraza da gida eta egutegitxo bat ere banatuko dituzte.
Atez ateko bilketa sistema urriaren 4an, ostirala, hasiko da Lazkaon.