Beñat Ibarguren eta Jon Soraluze pilotariak joan den asteburuko partidaren ondoren.
Andoaingo Arrate pilotalekuan jokatuko dira ostiralean Gipuzkoako herriarteko pala txapelketako finalaurrekoak 20:15ean hasita. Oianguko Beñat Ibarguren eta Jon Soraluzek Gaztelekuko Altuna/Iradi eta Rekalderen aurka jokatuko dute. Finalerako pasea lortzeko gogor egin beharko du lan bikote goierritarrak etxean jokatzen duten andoaindarren aurka. Hala ere, Oiangu Pilota Elkartetik diotenez “ligaxkako maila berean jokatzen badute ez da harritzekoa izango garaipena lortu eta igandean txapelaren bila joatea”. Hain zuzen ere, igande goizean jokatuko da herriarteko pala lehiaketako finala.
Ostiralean, Real Sociedad eta Errenteriako Landereren artean jokatuko den finalaurrekoetako garailea izango finalerako pasea lortuko duen beste bikotea.