Atzera bota dute Zubillagaren aurkako euroagindua
Aitor Zubillagaren aurkako euroagindua atzera bota du Paueko Auzitegiak, forma akats bat tarteko. Zubillaga 2008ko euroagindu baten baitan atxilotu zuten, baina agindu hori ez du igorri Espainiak. Paueko Auzitegiak eskaera egin zuen, baina frantsesezko itzulpena soilik jasota, atzera bota du. Zubillagari banketxe bati molotov koktelak jaurtikitzea eta mehatxuak egitea leporatzen dio Espainiak.